Kontsumo digitalaren eta bertako alternatiben inguruko hitzaldia emango du Ekaitz Cancelak Teila Fabrikan
Setem eta Saretuzekek ‘Kontsumo digitala, bertako alternatibak’ hitzaldia antolatu dute. Egiako Teila Fabrikan izango da datorren ostegunean 18:00etatik 19:30era.
Ekaitz Cancela kazetari eta ikerlariak emangu du hitzaldia. Cancelak kapitalismoaren egiturazko eraldaketak ikertzen ditu, adierazpide kulturalak eta Europak munduan duen papera barne. Bi liburu kaleratu ditu:Despertar del sueño tecnológico (2019) eta El TTIP y sus efectos colaterales (2016).
Teknologiak ekonomiaren deslokalizazioan dauzkan ondorioen inguruan hausnartuko dute hitzaldian eta “bizitza erdigunean ipintzen duten kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzaileko praktika alternatiboak” aurkeztuko dituzte, ekonomiaren birlokalizazioa sustatze aldera.