Elkarretaratzea egin dute Amarako ekintzaile feminista batek jasandako erasoa salatzeko
Amarako emakume feminista batek ostegunean jasandako erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Askabide klinikaren aurrean, arratsaldeko 18:00etan, Erasorik ez, erantzunik gabe lelopean. Amarako Feministak taldeak azaldu duenez, Mari Paz Casanova, erasotua, Askabide klinikaren aurrean lelo feministak erakusten ari zen abortuaren kontrako gizon batek garrasi egin, besoetatik heldu eta aurpegian jo zuenean.
Talde feministak egindako protestaren aurrean abortuaren aurkako kanpaina egiten ari diren herritar batzuk bildu dira. Urtero garizuman egiten duten kanpaina da, eta haurdunaldia eteten duten zentroen aurrean elkartzen dira ’40 días por la vida’ lelopean. Espainiako Estatu osoan egiten da kanpaina bera. Euren webgunearen arabera, Donostian 62 boluntariok eman dute izena, eta txandak egiten ari dira Askabide klinikaren aurrean “bijilia” egiteko.