Ertzaintzak metro gutxira tiro egin dio pertsona bati FOAM pilotekin
Realaren eta Alavesen arteko derbiaren aurretik izan dira istiluak eta bi gazte atxilotu dituzte.

Atzo arratsaldean, istiluak izan ziren Ertzaintzaren eta futbolzaleen artean Anoeta inguruan. Eusko Jaurlaritzaren arabera, pertsona batzuek bengalak, botilak eta harriak bota zizkieten Ertzaintzaren furgonetei.
Istiluen bideo bat zabaldu da sare sozialetan, eta bertan, ertzain batek metro gutxira pertsona bati tiro egiten diola ikusten da eta nola ondoren lurrera erortzen den.
Piztu Donostia plataformak salatu duenez, FOAM pilotak erabili zituzten, duela hilabete batzuk Parte Zaharreko mutil gazte bati hezur masaila hautsi ziotela gogora ekarriz. Sare sozialetan erabiltzaileek mezua zabaldu dute, Ertzaintzak hil zuen Iñigo Cabacas Athleticeko zalearen kasua aipatuz.
Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen, istiluetan «zuzenean parte hartzeagatik», eta Donostiako ertzain etxera eraman zituen. 23 urte ditu batak, eta 24 besteak.
Otro partido de fútbol, esta vez en Donosti, otra plazoleta sin apenas salidas, otro callejon, misma actuación que en Bilbo a tus órdenes y a este paso con el mismo resultado que todos conocemos. A TI TE PARECE NORMAL ESTO @jerkoreka pic.twitter.com/QAs4gMYB3P
— Jon Etxeberria (@KaxeruJon) March 13, 2022
Más imágenes de la desproporción de la Ertzaintza en Donosti. En el segundo 43 se ve con claridad el disparo a bocajarro. pic.twitter.com/v3wcsF4gIf
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) March 14, 2022