Udalak Francisco Javier Gomez Elosegi omendu du
Francisco Javier Gomez Elosegi zenaren omenezko ekitaldia. (Argazkia: Donostiako Udala) Donostiako Udalak Francisco Javier Gomez Elosegiren omenezko plaka bat jarri zuen larunbatean, Groseko Bermingham kaleko 37. zenbakiaren inguruan. 37 urte zituen 1997an ETAk hil zuenean. Martuteneko kartzelako psikologo funtzionarioa zen, eta garondoan tiro bat jaso zuen lanera joateko bere etxetik atera zenean.
Omenaldi xumea izan zen, eta han izan ziren biktimaren senideak, Eneko Goia alkatea eta udal talde guztietako ordezkariak. Larunbatean jarritako plakarekin 21 dira udalak Donostian jarri dituen plakak terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko.


