Hitzaldi bat eskainiko du bihar Uliako auzo elkarteak Manteoren ondoko orubean eraiki nahi duten egoitzaren inguruan
Manteoren ondoko lursailean eraikiko dute Basque Culinary Centerren eraikin berria. (Argazkia: Idaira Agirregomezkorta) Manteon eragina izango duten Udalaren hurrengo hirigintza planei buruzko hitzaldi informatiboa eskainiko dute bihar, 19:00etan, Okendo kultur elkartean. Ulia auzo elkarteak antolatu du eta Juan Ramon Lombera arkitektoa eta Felix Soto, 1979tik 1986ra udaleko Hirigintzako lehendakaria izandakoa, arduratuko dira hitzaldia emateaz.
Gogoratu behar da Uliako auzo elkarteak gutun bat bidali ziola Basque Culinary Centerri, Manteoren ondoko orubean eraikitzekoak diren egoitza berriaren aurka daudela jakinarazteko.


