Kursaalen zintzilik, itsasoari begira dantzan
Oreka TX-k eta Harrobi dantza taldeak 'Dendu' ikuskizuna aurkeztu dute bart Kursaalen.
Aurtengo Dferia jaialdiaren ikuskizun berezienetako bat aurkeztu zuten atzo Oreka TX taldeak eta Harrobi dantza taldeak, Dendu. Kursaal eraikinaren kanpoaldea musika, dantza eta argiekin bete zuten. Moneoren kubo bateko fatxadatik zintzilik egin zuten dantza Harrobi taldekoek, Oreka TXko musikariek Kursaaleko terrazan txalapartarekin eta bestelako musika tresnekin sortzen zuten musikaren erritmoan. Azken unera arte itxaron behar izan zuten emanaldia egin ahalko zutela baieztatu ahal izateko, haize ufada gogorrak izan baitziren atzo, eta ikuskizuna egin ahal izateko baldintzak bete gabe ezin zuten aurrera jarraitu. Jende andana elkartu zen emanaldira.
Ikus Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindako irudi bilduma: