Dabadabak 8. urteurrena DJ eta kontzertuekin ospatuko du
Zortzi urte bete dira Dabadaba Egiako aretoa ireki zutenetik. Behar bezala ospatzeko egitaraua antolatu dute, nola ez, musikaz blai: post punketik technora, popetik dembowra.
Ostiralean, martxoak 25, Madrilgo VVV (Trippin’ you) eta Lasarte-Oriako Pogrom izango dira, post punk eta neo bakalismo kontzertuak eskaini. Gauean Alienata, Tuber eta Yngryd techno DJak arituko dira.
Larunbatean, martxoak 26, Bartzelonatik datorren La Élite eta Valentziatik datozen Mausoleo eta Sofía taldeak arituko dira, punk elektronikoaren uneko proposamen interesgarrienak. Gauean Djen ordua izango da berriz, Brava donostiarraz gain, Chelis eta Baldman madrildarrak izango dira ordu txikiak arte.