Xabier Mikel Azparrenek lehen garaipen profesionala eskuratu du Portugalen
Iritsi da Xabier Mikel Azparren txirrindulari donostiarraren lehendabiziko garaipen profesionala. Portugalen lortu du, Vuelta ao Alentejo itzuliko bigarren etapan. Gainera, lider jarri da, tropelaren aurretik sartu delako helmugara. Euskaltel Euskadiren denboraldiko lehen garaipena da Azparrenek eskuratu duena.
? #EuskaltelEuskadi #VAlentejo22
— Fundación Euskadi (@FundaCiclisEusk) March 17, 2022
Xabier Mikel Azparrenek gaur @voltaaoalentejo -ren bigarren etapa irabazi du. Zutaz harro!! ???
Primer puesto para @azparren_99. ¡Orgullosos de ti! ??? pic.twitter.com/yRxGV5GN2y
Beja eta Portel herrien artean jokatu da 188 kilometroko etapa, eta azken kilometroetan tropelari aurre hartu dio donostiarrak. Berarekin batera iritsi da helmugara Tiago Machado txirrindulari beteranoa, baina ezin izan du Azparren gainditu azken metroetan. Tropela zazpi segundora iritsi da.
IRUTXULOKO HITZAk iazko maiatzean elkarrizketatu zuen Azparren.