Bizitzaren garestitzearen kontra mobilizazioa egingo du larunbatean Kontseilu Sozialistak
Bizitzaren garestitzearen gorakadaz kezkaturik, Donostiako Kontseilu Sozialistak mobilizazioa deitu du larunbaterako. Pandemiarekin batera “fenomeno hori bizkortu” egin dela uste dute eta “urte aldaketak” eta “gerra inperialistak” joera areagotu dutela uste dute. Adierazi dutenez, “bugesiaren irabazi tasa gero eta jasangaitzagoa da proletarioen bizkarrean”.
Kontseiluak emandako datuen arabera, gasolinaren prezioa bikoiztu egin da, gasa %561,8 igo da, argindarra %598,18, eta erosketa saskia %28, produktuetako batzuk %50eraino igo dira.
Gaineratu dutenez, prezioen “errekor historiko” horiek “langile klasearen bizi baldinttza kaskarrak okerragotu baino ez dituzte egiten”. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dituzte mobilizazioak, eta Donostian, larunbatean, hilak 19, 18:00etan izango da manifestazioa, bulebarretik abiatuta.