Lamiak taldeak 'Itzalak, argiak' diskoa kaleratu du
Itzalak, Argiak disko berria kaleratu du Lamiak talde donostiarrak. Hamar abestiz osaturiko disko honek “sonoritate desberdinen arteko nahasketa” bilatu du, beti ere rockaren barruan kokatuta. Gaur arratsaldean aurkeztuko dute euren lana Tabakalerako Kutxa Kultur Kluban.
Disko berria Gaztain Estudioetan grabatu dute eta taldeak berak ekoiztu du Eñaut Gaztañagaren laguntzarekin. Juanjo Berasainen (Ezpalak) kolaborazioarekin kontatu dute “Gure Izena” abestian, eta portada Josu Torrealdayk egin da. 5 bideoklip egin dituzte orain arte.
Hiru urte pasa dira jadanik donostiarrek Itsuen Aroa lehen lana kaleratu. Aurrerapen moduan hainbat single argitaratu ditu hirukoak azkeneko hilabeteetan: Eskerrak, Krokodiloaren malkoak, Bigarren mundu bat, Gure izena eta Kaioletan Loreak.
Lamiak taldea osatzen dute Ander Aramburuk ahotsan eta gitarran, Xabi Arrazolak baxuan eta Xabier De La Fuentek baterian.
Aurkezpen bira zabala presatu dute. Hona hemen iragarri dituzten lehen datak:
DONOSTIA – Kutxa Kultur Kluba
Martxoak 18
EIBAR – Gaztetxia
+ Habi
Martxoak 19
MARURI – Neguko Zikloa
+ Wicked Wizzard
Martxoak 25
AZPEITI – Sanagustin Kulturgunea
+ Liher
Apirilak 8
AGIÑA – Eliza Zaharra
+ Rodeo
Apirilak 9
DONOSTIA – Dabadaba
+ Los Moths
Apirilak 29