Seigarrenez egin dute lo Gipuzkoa plazan La Sirena irekitzeko eskatuz
Hiritarron Harrera Sarearen deialdiarekin bat egin dute bart gauean hainbat lagunek, seigarren astez jarraian. Gipuzkoa plazan lo egin dute Ondarretako La Sirena aterpetxea neguko egun guztietan ireki dezatela eskatzeko.
Otsailaren 10etik 11rako gauean egin zuten kalean lo estreinakoz, eta 60 lagun elkartu ziren Bulebarreko kioskoan. Ondoren, otsailaren 17ko gauean 40 lagun elkartu ziren Gipuzkoa plazan lo egiteko, beste horrenbeste otsailaren 24koan eta beste horrenbeste hilaren 3ko gauean, eta 42k joan den astean, 12ko gauean.