Mikel Laboaren 'Martxa baten lehen notak' abestiaren erritmora dantzan
Olatz Salvadorrek eta Bihotx taldeak egin dute kantaren bertsioa plazaratu dute martxoaren 20an Euskal Herri osoan, azken asteotan zabaldu den koreografia erakutsiz. Herrigintzan askotariko elkarteek duten funtzioa goraipatu dute horrela.
Donostian Bulebarrean egin zuten dantza hainbat dantza taldek –Antiguotarrak, Eskola, Goizaldi eta Herri Dantza– eta Elkar+Ekin! Elkarrekin dantzan egitasmoarekin bat egin duten hainbat lagunek.
Eiberen ekimenez egin zuten dantza: “Dantzan boluntarioak zaindu eta formatu behar ditugula aldarrikatzeko. Dantzan komunitateko ekintzetan herritarren parte hartzea sustatzeko”.