Zurriolan hildako surflaria omendu dute Donostian
Donostiako hainbat surflarik Randall Cory Young estatubatuarra omendu zuten atzo Zurriola hondartzan. Arraun surfa egiten ari zela hil zen Zurriolako uretan joan den asteartean, eta hura hildako lekuan loreak bota zituzten.
Borja Agote eta Mikel Yanci surflariek Cory Youngen familiak idatzitako eskutitz bat irakurri zuten omenaldian, eta hondartza sasoitik harago segurtasuna bermatuko duen zerbitzu bat eskatu zuten. Izan ere, ohartarazi zuten Zurriolako hondartza arriskutsuenetako bat dela, eta larrialdiak prebenitzeko neurriak hartu behar direla.
Bideoa: Mikel Gaska.