Dbusek garraio titulu digital berriak jarriko ditu indarrean
Dbuseko autobusak Bulebarrean. Irati Salsamendi Dbusen eta Dbizi bizikleten erabilera 2021ean “asko handitu” dela azaldu du Dbusek. Autobusaren kasuan, urteko hazkundea %27koa izan da, eta bizikleten kasuan, erregistratutako bidaien kopurua bikoiztu egin da. Testuinguru horretan, eta KPIaren igoera handia eta energia-kostuak gorabehera, Dbusek 2022an bere titulu guztiak izoztuta mantenduko dituela jakinarazi du, Donostian garraio publikoaren erabilera sustatzeko jardueren barruan.
Horrez gain, datozen hilabeteetan, Dbusek garraio titulu berriak sartuko ditu, batez ere, autobusa oso denbora laburrean intentsiboki erabili nahi duten noizbehinkako erabiltzaileentzat. Horretarako, lau titulu berri aktibatuko dituztela aurreikusten da: 30 minutuko eguneko bidai txartela, 30 minutuko gaueko bidai txartela, 24 orduko aldi baterako bonua eta 48 orduko aldi baterako bonua. Titulu horiek modu digitalean eskuratuko dira, Dbus aplikazioaren bidez.
Dbizin, bestalde, erabiltzaileei “kalitatezko zerbitzua” eskaintzen jarraitu ahal izateko, eta hasieratik izandako eskaera handia eta alten igoera dela eta, tarifetan egokitzapen batzuk egin dira, eta apirilaren 1etik aurrera egongo dira martxan. Hala ere, kontratua indarrean duten erabiltzaileei, hau da, ohiko edo noizbehinkako ordainketa apirilaren 1a baino lehen kontratatu dutenei, kontratatuko prezioak mantenduko zaizkie.

