Antigua-Luberri institutuak 25. urteurrena ospatuko du
Antiguako Luberri ikastetxeak 25 urte bete ditu, eta urteurren festa prestatu dute apirilaren 2rako. 1996-1997 ikasturtean zion Luberri ikastetxeak bideari eta egindako lanaren aitortza egin nahi dute orain, festa txiki batekin.
Ibilbideko lehen sei ikasturteak Antiguako Santa Rita eraikinean egin zituzten, aitortzen dutenez “nahi baino baldintza kaxkarragoetan”. Eraikin berria, beraz, “beso zabalik” hartu zuten 2002-2003 ikasturtean.
Institutuaren sorrerak “ahalegin” handia suposatu zuela azimarratu dute dute eskolako ordezkariek: “Antigua eta inguruan ez zegoen D eredua eskaintzen zuen instituturik eta 1994ko zenbait ikastolen publifikazioarekin, eskola-mapa berri baten premia are gehiago nabarmendu zen”. Honela, Amassorrain Ikastola, Ibai Ikastola, Igeldoko Herri Eskola, Jakintza Ikastola eta Orixe Ikastola batu, eta bost eskola hauen eta hainbat jenderen kooperaziotik jaio zen Antigua-Luberri BHI.
2017-2018 ikasturtean eraikina handitzeko lanak egin ziren espazio falta zela eta. 800 ikaslek, 110 irakaslek eta hamabi langilek osatzen dute hezkuntza komunitatea.
Euskaraz bizitzeko aukera
Komunitate horretan badira “beste hiru pieza garrantzitsu”: Luberri Kirol Elkartea, Guraso Elkartea eta Luberriko Korua. 1996tik gaur egunera “lan izugarria” egin dute ikasleei kirola eta aisialdia euskaraz bizi ahal izateko aukera bat eskainiz.
25 urteko kooperazio honek, “euskarazko hezkuntza publikoari, behar-beharrezkoa duen gune bat eskaini dio, aukera eta eskubide berdintasunean oinarritutako jendarte euskaldun batera bidean eta oinetako gehiago xehatzeko esperantzan”.
Apirilaren 2an, festa
Apirilaren 2an, larunbata, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, ikasle eta ikasle ohien parte hartzearekin. Hau da egitaraua:
– 11:00 Elkartzea. Argazki historikoen erakusketa institutuko lehen solairuan.
– 11:30-12:30 Ekitaldi Nagusia. Institututik pasatako eta gaur egungo ikasle, irakasle, zuzendari eta Guraso Elkarteko kideek parte hartuko dute.
– 12:30-14:30: Ikasleen kontzertuak.
- Pello Ibargoien pianoan
- Meth
- Lanbroan.
- Indabe
- Paul Bakaikoa eta Urko Egaña