Biodibertsitatearen aldeko lanean jarraitzen dute
30 urte bete ditu Haritzalde Naturzaleen Elkarteak. 1990eko hamarkada hasieran sortu zuten biologia ikasle batzuek, eta hasieratik helburu bati heldu diote: natura ondarearen eta biodibertsitatearen kontserbazioa. Bost lagunek hasitako bidera beste asko batu dira urteotan, eta egun 101 bazkide dituzte. Horietako hiru dira Ainize Oñatibia, Aitziber Egaña eta Maria Blazquez. Hedabide honek hiruekin hitz egin du elkartearen ibilbideaz.
«Naturaren aurkako etengabeko erasoak zeudelako, eta horien aurrean inor gutxi zegoelako, biologiako bost ikaslek elkartzea erabaki zuten. Talde bat sortzeko beharra ikusi zuten», azaldu du Oñatibiak. 1992ko udaberrian sortu zuten Donostiako Parkeen Lagunak taldea. Aldiz, taldea 1997an legeztatu zuten, beste izen batekin: Haritzalde Naturzaleen Elkartea. «Etxean ereindako ezkur batetik haritz txiki bat jaio zen, eta adarretako bat moztu zioten eskaneatzeko. Haritzalderen ikur izatera pasa zen. Gainera, ereindako landare hura mendian landatu zuten», esan du Egañak.
Donostian sortu bazen ere, ez da hirira mugatzen. «Donostialdean lan egiten dugu, baina kanpoko bazkideak ere baditugu. Hazi banaketak egin ditugu hiritik kanpo. Esaterako, Irunen, Errenterian, Lasarte-Orian eta Tolosan», azaldu du Blazquezek.
Erreportajea osorik irakurri ahal izango duzue bihar argitaratuko den astekarian eta webgunean.