Emakumea*, euskalduna eta feminista. Hiru aldiz errebeldea

Azken urteetan hiru termino hauek indarra hartzen ari dira euskalgintzaren diskurtsoetan. Adibide garbia da Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen duen ‘Trikua esnatu da’ liburua. Emakumeen eta euskal hiztunen aurkako zapalkuntzek antzekotasun ugari dituztelakoan, euskararen aldeko borrokaren eta feminismoaren arteko aliantza proposatu digute.
Tamalez, martxoaren 8a pasa berri dugun honetan (Emakumearen Nazioarteko Eguna), gazteek eskuetan zeramatzaten euskarrien lelo askotan gaztelera izan da aukeratutako hizkuntza.
Euskara eta generoa, menderakuntzaren alaba izaki, has gaitezen eztabaida eta ekimena uztartuz, ahalduntzearen bidean feminismoaren eta euskararen arteko aliantza aldarrikatzen. Hasi gaitezen elkar elikatuz errebelde izaten!