Ingurumen Baliabideen Etxeak ordutegia aldatu du
Hilaren 28tik aurrera, Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen Etxeak beste ordutegi bat izango du, hamabi urte luzeren ondoren. Herritarren Mandasko duke eta dukesaren jauregian eskaintzen diren zerbitzuak modu eraginkorragoan eta egokiagoan erabili ahal izateko hartu dute erabakia.
“Azken urte hauetan egiaztatu dugu jende asko biltzen dela eguneko ordu jakin batzuetan, batez ere goizetan eta arratsaldeko lehen orduan; azken orduan, berriz, jende gutxiago etortzen da”, adierazi du Josema Hernandezek, Cristina Enea Fundazioko zuzendariak.
Hori dela eta, datorren astetik aurrera, astelehenetik ostiralera ordutegia etengabea izango da, 09:30etik 18:00etara (ordubete gehiago ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean); larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara. “Herritarrei eskainitako zerbitzua optimizatu eta hobetu” nahi dutela dio Hernandezek. Neurri horrek “erabilera energetiko eraginkorragoa” egiteko ere balioko duela gaineratu du, “batez ere neguko hilabeteetan”.