Donostialdea Bizikletan taldeak "askoz hobeto" hasi du denboraldia
Donostiako Udalak eta Donostialdea Bizikletan txirrindularitza eskolak 2022ko denboraldiaren aurkezpena egin dute udaletxean. Aritz Irulegi presidenteak, Jon Gorostiaga Gastatzen enpresako ordezkariak, Maria Jesus Idoeta zinegotziak eta taldeko hainbat ziklistek parte hartu dute.
Irulegik nabarmendu du Donostialde Bizikletan klub propioa dela, iaz Donosti Berrirekin zuen lotura eten ondoren. 30 urtetik gorako esperientzia pilatu zuten Donosti Berrirekin, eta orain hiriko zein inguruko herrietako neska-mutilak txirrindularitzan murgiltzea dute helburu.
Donostialdea Bizikletan taldeko bi txirrindularik ere hitza hartu dute. Aner Zilbetik adierazi du “askoz hobeto” hasi dutela denboraldia eta harreman ona dutela ziklisten artean. “Txikitatik izan dugu txirrindularitzarekiko zaletasunak, eta talde honek horretan laguntzen digu”, gaineratu du. Ildo beretik, Maialen Capdequik eskerrak eman dizkie babesleei: “Talde gisa garatzeko motibazio gehiago eman digute”.