Gipuzkoa plazan lo egingo du Harrera Sareak ostegunean azkeneko aldiz
Hiritarron Harrera Sareak ostegun honetarako azken protesta gaua deitu du. Gipuzkoa plazan lo eginez protestan aritu dira neguko ostegunetan, Antiguako La Sirena aterpetxea izotzik ez dagoenean ere ireki dezaten eskatzeko, Donostiako Udalaren arabera horixe baita protokoloa markatzen duena. Horrela, nahiz eta azken hilabeteetan hogei bat euri egun elkartu diren, negu honetan La Sirena “gehienez hamar gauetan” baino ez dute ireki, bozeramaile batek adierazi duenez.
Bestetik, iganderako elkarretaratzea deitu dute, udalak “ezer egiten ez duela” salatzeko. Hiritar sarearen ustez, udalak ez ditu “behar adina baliabide bideratzen gauetan aterperik ez dutenei arreta ematera. Aterpetxe bat dago eskuragarri eta prestatuta, denbora daramagu esaten zergatik ez den irekitzen”