Parte Zaharreko Korrika kulturala asteburu honetan izango da

Hiriko auzo gehienetan egin moduan, Parte Zaharrean ere izango da Korrikari lotutako eskaintza kulturala. Asteburu honetan, apirilaren 1ean, Kresala elkartean ‘Korrika eta kantuka’ antolatu dute eta iluntzean, gaueako 00:00etan, Karaokea Herria Tabernan.
Larunbatean, apirilak 2, Muxikoak arituko dira dantzan Parte Zaharretik. 12:00etan abiatuko dira Konstituzio plazatik. 14:30ean Korrika bazkaria antolatu dute Arrano Elkartean. Txartelak 15 eurotan daude salgai Herria, Kubi eta Ordizia tabernetan. Arratsaldean, 18:30ean, bertso-poteoa abiatuko da Belfast tabernatik, Peru Aiartza eta Aiert Ordoñezekin.
Datorren asteburuan, apirilaren 9an, Barrexerkaren ‘Hor esketxa dago!’ emanaldia izango da San Telmo Museoan, 19:00etan.