Antiguako frontoia berrituko dute, herritarrek horrela erabakita
Donostiako Udalak Antiguako frontoia konpondu eta berrituko du. 2021eko aurrekontu parte hartzaileetan boto gehien jaso zituen proiektua da. Zehazki, 553 jaso zituen, eta bigarren bozkatuena Antiguako bidegorriak konpontzeko proposamena izan zen (491 boto). Baita hirugarrena ere; haur eta gazteentzat espazioak irabaztea auzoan (483 boto). Hemen ikus daiteke zerrenda osoa.
Antiguako frontoia berritzeko proposamenari dagokionez, herritarrek eskatu dute auzoko haur eta gazteek jolaserako eta elkartzeko tokiak izatea. Udalak, berriz, harmaila finkoak jartzea erabaki du, egungoak ordezkatzeko. Pilota partidak publikoarekin antolatzeko erraztasunak ematea da helburua. 200.000 euroko aurrekontua aurreikusi dute.