Egitarau zabala prestatu dute Donosti Berri elkartearen mendeurrena ospatzeko
Amarako Donosti Berri elkarteak 100 urte beteko ditu aurten, maiatzaren 1ean, eta mendeurrena behar bezala ospatzeko, zenbait jarduera antolatu dituzte. Mendeurren festa hilaren 30ean egingo dute, baina aurretik, hilaren 28an, Juantxo Egañak Amara, padura eta baserri artetik sortua argazki erakusketa inauguratuko du, Amara tren geltokian. Amarako eta Donosti Berriko argazki zaharrek osatuko dute erakusketa, tamaina handian eta geltokiko kupula inguratuz. Urte bukaerara arte egongo da ikusgai
Bestalde, hilaren 30erako honako egitaraua prestatu dute, elkartean eta elkartearen inguruetan:
- 09:00etan, diana, udaleko txistulari taldearekin.
- 12:30ean, Marcelino Celiguetari omenaldia.
- 12:45ean, kalejira, Donostiako Musika Eskolako trikitilariekin.
- 14:15ean, herri bazkaria, Arroka plazan.
- 16:00etan, bazkalostean, Zurartean taldearen txalaparta eskola eta Donostiako Musika Eskolako trikitilariak, Arroka plazan.
- 19:00etan, Anonimos taldearen kontzertua, Easo plazan.