Eraso matxisten aurkako protokoloa landu du Korrikak

Puntu Morea Korrika Konstituzio plaza puntu morea izango da Korrika Donostiara iristen den egunean.

Donostiako Mugimendu Feministarekin batera eraso matxisten aurkako protokoloa landu du Korrikak. Beste jaietan bezala, telefono bat izango da (+34 747 443 804), eraso bat gertatuz gero hara deitzeko. Telefonoa ikusgai izango da pankartetan zein euskarri promozionaletan.

Era berean, besoko morea eramango duten boluntarioak izango dira gune guztietan zein kaleetatik, zerbait gertatuz gero, egoera kudeatzeko. Protokoloak gune fisiko bat ere izango du: Konstituzio plaza, ‘puntu morea’ izango da. Duela hiru urteko Korrikan, 2019an, halako protokolo bat garatu zen estreinakoz. Aurten Donostiako Mugimendu Feministarekin eta Aste Nagusi Piratan protokoloa landu zutenekin elkarlanean garatu dute. 

HITZAkide HITZAkide