Galduta ere, bigarren postuan indartsu jarraitzen du Realak
Realak ezin izan dio bere bolada onari eutsi asteburuan, eta 0-1 galdu du Madrilen aurka, Marca Geyseren golarekin. Horrela ere, Natalia Arroyoren taldeak ligako bigarren postuan sendo jarraitzen du: hirugarrenak, Atletico Madrilek, baino sei puntu gehiago ditu. Realeko mutilek, aldiz, gaur jokatuko dute, hilaren 4an, 21:00etan.
Eskubaloian, Bera Berak indartsu jarraitzen du ligan, eta 28-25 irabazi dio asteburuan Granollersi. Horrela, ligako lehenengo postuan jarraitzen dute donostiarrek, bigarren sailkatuak, Gijonek, baino sei puntu gehiagorekin.
Saskibaloian, Ibaeta Basket punturik gabe itzuli da Madriletik, gutxigatik bada ere, galdu egin baitu Leganesen etxean: 66-65. Donostiarrek bosgarren postuan jarraitzen dute ligan.
Belar hockeyan, Realak ezin izan du ezer egin asteburuan Juniorren aurka, 4-1 galdu baitu. Horrela ligako zazpigarren postuan daude txuri-urdinak, gora egin nahian. Izotz hockeyari dagokionez, Txuri Urdinek ere ezin izan du ezer egin Kopan, 12-2 galdu baitu Jacaren etxean: 3-1; 4-0 eta 5-1.
Bestalde, Nahia Zudaire igerilari donostiarrak urrezko domina irabazi zuen ostiralean Berlinen (Alemania), igeriketa paralinpikoko Munduko Serieetan, estilo libreko 800 metroko proban. 10:36.34 minutuko denbora egin zuen.
EMAITZAK
Futbola
Emakumezkoen lehen maila, 26. jardunaldia
- Reala 0 – Madril 1
Gizonezkoen lehen maila, 30. jardunaldia
- Reala – Espanyol (astelehena, 21:00)
Eskubaloia
Emakumezkoen ohorezko maila, 20. jardunaldia
- Bera Bera 28 – Granollers 25
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 27. jardunaldia
- Leganes 66 – Ibaeta Basket 65
Belar hockeya
Emakumezkoen ohorezko maila, 15. jardunaldia
- Junior 4 – Reala 1
Izotz hockeya
Gizonezkoen kopako final-laurdenak
- Jaca 12 – Txuri Urdin 2