57. Jazzaldia egun bat lehenago hasiko da
Egun bat gehiago izango du 57. Jazzaldiak, eta, beraz, programazioa sei egunekoa izango da. Uztailaren 20an Simple Minds taldeak emango dio hasiera jaialdiari. Kontzertua hondartzan izango da 21:30ean. Hasiera batean, uztailaren 21ean izango zela iragarri zuen antolakuntzak, baina egun bat aurreratu dutela adierazi dute. Jazzaldia uztailaren 20tik 25era izango da.
Bestalde, uztailaren 21an Mulatu Astatke bibrafonista eta perkusionista etiopiarra ariko da lehen aldiz Jazzaldian. Ethio-Jazzaren aitak doako kontzertua eskainiko du Zurriola hondartzan, 20:45ean.
Horiek horrela, hona hemen 57. Jazzaldiaren hondartzako egitaraua:
- Uztailak 20. Simple Minds (21:30).
- Uztailak 21. Mulatu Astatke (20:45) eta Curtis Harding (23:30).
- Uztailak 22. Monophonics (21:00) eta Christone Kingfish Ingram (23:30).
- Uztailak 23. This Is The Kit (21:00) eta Vintage Trouble (23:30).
- Uztailak 24. Pillow Queens (21:00) eta Leon Benavente (23:30).