Zabaldu dute XVIII Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren deialdia
Dokumental ekoizleek ekainaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak XVIII Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Fororako. Foroa irailaren 19tik 21era egingo da Donostiako Zinemaldiaren esparruan.
Dokumental-ekoizleek nahi beste proiektu inskribatzeko aukera izango dute, online, foroaren webgunearen bitartez. Ekimena IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak antolatzen du Zinemaldiarekin lankidetzan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dokumental-proiektu bat garapen fasean duen eta Europako koprodukzioa bat bilatzen edota jada daukan edozein ekoizle independentek izango du parte hartzeko aukera. Proiektuen inskripzioa doakoa da.