Turismo txartelak aldatu ditu udalak
Donostiako Udalak onartu du turismo txartel batzuk kendu eta beste batzuk indarrean jartzea. Erretiratu dituztenak dira autobus turistikorako txartela helduentzat eta haurrentzat (5-12 urte), eta tren turistikoaren txartela helduentzat eta haurrentzat (5-12).
Horien ordez, udalak ondorengo txartelak sortu ditu:
- Autobus turistikoaren txartela (24 ordu): Txartel hau erosten duenak egun osoan erabiltzeko aukera du, txartela autobusean balioztatu orduko. Nahi duen geltokian jaisteko eta igotzeko modua, aurrez zehaztutako ibilbidearen barruan.
- Autobus turistikoaren txartela (48 ordu): Txartel hau eskuratzen duenak autobusa 48 ordu naturaletan erabiltzeko aukera du, txartela autobusean balioztatu orduko. Nahi duen geltokian jaisteko eta igotzeko modua, aurrez zehaztutako ibilbidearen barruan.
- Autobus turistikoaren txartela (azken errotazioa): Txartel hau erosten duenak autobusa azkeneko errotazioan soilik erabiltzeko aukera du, eta ezarritako ibilbidearen hasierako zein bukaerako geltokian beste inon ere ez igotzeko eta jaisteko modua du.
- Tren turistikoaren txartela: Txartel hau eskuratzen duenak tren hori behin bakarrik erabiltzeko aukera du, ibilbidean geldiunerik gabe, ezinbestekoak izan ezik.
- Tren turistikoaren txartela (ibilbide bereziak): Txartel hau erosten duenak behin bakarrik erabil dezake txartel hori tren horretan, dena delako ibilbide berezian jarrita diren geralekuetan jaitsiz eta igoz, geralekurik bada.
Era berean, udalak onartu du garraio erregularreko zerbitzuaren zergazkoak ez diren prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzaren proiektua aldatzea. Zehazki, titulu horietarako nahiz turismokoa ez den garraio erregularreko titulu digital berrietarako tarifak ezartzen dituenak.