Ikasbide kultur elkarteak Korrika Kulturala antolatu du Amara Berrin
Korrika Amara Berrin. (Argazkia: Irutxuloko Hitza) 22. Korrika iritsi baino lehen, Amara Berriko kaleak girotzeko bi jarduera antolatu ditu Ikasbide kultur elkarteak. Bihar, ostirala, kantu jira egingo dute auzoan 19:30etik aurrera, Amara Berri Kantuz taldearekin batera. Etzi, berriz, Antiguo Music Band txarangarekin auzoa alaituko dute, 12:00etan hasita.
Eta igandean Korrikarekin bat egingo du kultur elkarteak. Amara Berritik 09:25ean pasako da.


