Korrika txikia, afaria eta iganderako beroketa egingo dute Igeldon
Igeldoko herritarrak 21. Korrikako lekukoarekin. (Argazkia: Igeldo.eus) Igeldon hainbat jarduera antolatu dituzte biharko, 22. Korrika dela eta. Lehenik eta behin, Korrika txikia egingo dute alderdi zaharrean, eskolak eta guraso elkarteak antolatuta. 15:30ean hasiko dira eta gurasoak ere parte har dezakete. Kultur mahaiak zerbait egiteko asmoa du, nahiz eta ez duten argitu zer izango den.
Iluntzean, 20:00etan, afaria egingo dute parrillarekin plazan. Euria eginez gero, frontoian elkartuko dira. Azkenik, 23:00etan alderdi zaharrean korrika egingo dute, igandeko Korrikaren beroketa gisara.


