Ibaeta Basketek beste aukera bat du errekorra lortzeko
Hamabost garaipen daramatza Ibaeta Basketek. Bihar irabazita ligako garaipenen errekorra hobetuko lukete. Leganesen kontra gertu izan zuten errekorra, baina puntu bateko aldearengatik galdu zuten. Bihar, berriz, Cadi La Seu hartuko dute Gascan. Hain zuzen ere, sailkapenean aurretik duten taldea. Kataluniakoak laugarren tokian daude 46 punturekin, eta donostiarrak bosgarren 42 punturekin. Beraz, erronka polita izango da biharkoa Ibaeta Basketentzat.
Futbolean, Realak atsedenaren osteko bigarren garaipenaren bila joango da Elxera. Bihar jokatuko dute hango taldearen kontra. Txuri-urdinek Espanyoli azken minutuetan irabazi ostean, sei puntu batzeko aukera aproposa dute. Ordea, ez da neurketa erraza izango. Elxek Athleticen aurka galdu zuen, baina estu hartu zituen zuri-gorriak. Ez dituzte jokalari erabakigarri guztiak lehiarako izango, baina ez dituzte erraztasuna emango. Realak seigarren tokia egonkortu nahi badu, ezinbestekoa da irabaztea.
Izotz hockeyan, aukerarik ez du Txuri Urdinek kopan aurrera egiteko. Final-laurdenetako lehen bi partidak galduta, hirugarrena jokatuko dute bihar eguerdian. Gogorra izan zen Jacaren kontra jasotako astindua (12-2), baina Huarteren kontra mailarik onena berreskuratzen ahaleginduko dira.
Belar hockeyan, berriz, azken porrota iraganean utzi nahi du Realak. Etzi jokatuko dute Poloren zelaian.
PARTIDAK
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 28. jardunaldia
- Ibaeta Basket – Cadi La Seu (larunbata, 18:00)
Futbola
Gizonezkoen lehen maila, 31. jardunaldia
- Elx – Reala (larunbata, 18:30)
Izotz hockeya
Gizonezkoen kopako final-laurdenak (3. jardunaldia)
- Txuri Urdin – Huarte (larunbata, 14:50)
Belar hockeya
Emakumezkoen ohorezko maila, 15. jardunaldia
- Polo – Reala (igandea, 12:30)