50.000 eurotik gorako sari bat eman du Bonolotoak Donostian
Bonolotoaren osteguneko zozketak 53.557 euroko sari bat eman du Donostian; bigarren saria izan da. Intxaurrondoko Zubiaurre pasealekuko 65. zenbakiko estankoan balioetsi dute Bonolotoaren billete hori. Bigarren sariaren hiru billete balioetsi dituzte: Donostiakoa, Murtziako (Espainia) bat eta Coruñako (Galizia) beste bat. Lehenengo saria, aldiz, Toledon (Gaztela-Mantxa, Espainia) eta Pontevedran (Galizia) banatu dute.