Asko izan dira Igeldoko Arrano Etxetik pasatu diren animaliak: zaurituta aurkitutakoak, gurean ilegalki sartutakoak, galdutakoak, eta abar. Azken 36 urteotan, astean zazpi egunez eta egunean 24 orduz, Joxean Albisu eta Mertxe Garcia senar-emazteek animaliak artatu dituzte, euren bizimodua izan den lan nekaezin batean.