'Calçot' jana egingo dute Marruma elkartean
Bihar, hilaren 23an, Liburuaren Eguna izango da, eta jakina denez, Katalunian egun oso berezia da, Sant Jordi ospatu ohi baitute. Jai hori ere ospatuko dute Groseko Marruma elkartean, giro katalana izango baita. Hain zuzen ere, calçot jana antolatu dute larunbaterako, 12:00etan.
Tipula samur mota bat erreta lortzen dira calçot-ak, eta romesko saltsarekin jan ohi dira. Herrialde Katalanetako oso plater tradizionala dira calçot-ak.