Presoen aldeko 'Desapiyua ta Pesta' egingo dute Añorgan
Añorgako, Antiguako eta Igeldoko Sare Herritarra euskal presoen euskal herriratzearen aldeko plataformak Desapiyua ta Pesta egitasmoa antolatu du larunbaterako, hilaren 23rako, Añorgan. 12:00etatik hasita, egun osoko egitaraua prestatu dute, Galduzkero damutuko haiz lelopean.
Hain zuzen ere, 12:00etan gunea irekiko dute (gune irekiyera), 13:30ean presoen eskubideen aldeko manipestaziyua egingo dute, 14:30ean bazkari herrikoya, 17:30ean herri kirol desapiyua eta 21:00etan kontzertuak.