Barrexerkakoak Joseba Argiñanorekin kozinatzen aritu dira, 'Sukalerrian' saioan
Umorea egiteaz gain, kozinatzen ere badakitela erakutsi dute Barrexerka antzerki talde donostiarreko Garazi Mitxelena eta Mikel Irazusta kideek; edo, gutxienez, saiatzen direla. Izan ere, Joseba Argiñano sukaldari ezagunaren sukaldean sartu dira Sukalerrian saioaren azken atalean, eta errezeta gozoak prestatu dituzte: babak eta lekak arrautzarekin eta onddo, gazta eta patata krema.
Kozinatzeaz gain, taldearen nondik norakoak azaldu dituzte: nola hasi ziren, zenbat taldekidek osatzen duten, gaur egun nola dabiltzan, eta abar. Saioa, osorik, Nahieran plataforman ikus daiteke dagoeneko.
Barrexerkakoak ez dira Argiñanoren sukaldean sartu diren lehenengo donostiarrak. Otsailean, esaterako, Liher rock talde donostiarreko Lide Hernandok eta Iñigo Etxarrik jantzi zuten sukaldari mantala.