Biersbreaker taldeak Mikel Laboa omendu du
Mikel Laboaren eta Joxan Artzeren Martxa baten lehen notak kantuaren moldaketa berezia egin dute Biersbreaker donostiarrek. Hain zuzen ere, folk metal bertsioa da plazaratu dutena. Era berean, beraien lehendabiziko euskarazko kantua da, ingelesez abestu dutelako orain arte.
Biersbreaker 2010ean sortu zen biers (garagardoa danieraz) eta breaker (puskatzailea ingelesez) hitzak elkartuta. Death metal melodikoa eta folk metala jorratzeko asmoa zuten hasieratik. 2012an Shout for war lehen diskoa plazaratu zuten, eta 2016an Drunken bards lan laburra. The power of the hammer iraupen luzeko bigarren diskoa, berriz, 2018an hasi ziren grabatzen Gargoil Studios-etan eta 2021ean bukatu zuten. Nahasketa eta masterizazioa Ederson estudioetan egin zuten. Azkenik, iazko azaroan argitaratu zuten.
Egungo boskotea ondorengo musikariek osatzen dute: Mikel Mikka (ahotsa), Xabi Viky (gitarra eta gaita), Gonzalo Nigga (gitarra), Unai (baxua) eta Iosu Bizargorri (bateria).