Bueltan dira Txanpontxo jaiak, lau eguneko egitarauarekin
Bi urteko etenaldiaren ostean, Bidebietako Txanpontxo jaiek auzoa alaituko dute berriz ere. Hain zuzen ere, marrazki lehiaketa abiatu zuten martxoan, eta jai batzordeak jaietako egitaraua osatu du dagoeneko. Maiatzaren 12tik 15era egingo dituzte jaiak, eta askotariko jarduerak antolatu dituzte. Jarraian, egitarau osoa, egunez egun:
Osteguna, 12:
- 17:30ean, Txanpontxoren jaitsiera erraldoiekin eta buruhandiekin, Jaixkipe txarangak girotuta. Guardaplata bidetik jaitsiko da Txanpontxo.
- 18:30ean, haur jolasak, haurtxokoak eta gaztelekuak antolatuta, Bidebieta parkean (euria egingo balu, haurtxokoan). Haurtxokoa sortu zuen Loren Iturriza ere omenduko dute.
- 20:00etan, Txanpontxoren pregoi irakurketa, txupinazoa eta kuadrillen jaitsiera, elektrobuiaka elektrotxarangarekin, 10. bloketik abiatuta.
- 23:00etan, saltseroentzako afaria, Bidebieta elkartean. 10 euroko prezioa du afariak, baina jaietako kamiseta eramanez gero, doan izango da.
Ostirala, 13:
- 17:00etan, erraldoiak eta buruhandiak Parrandango trikitilariekin, Guardaplata bidetik.
- 17:30ean, haur eta gazteentzako jarduerak, haurtxokoak eta gaztelekuak antolatuta, Allende parkean (euria egingo balu, frontoian).
- 18:00etan, Plazaratu kaleko eskubaloi txapelketa, Bera Berak antolatuta.
- 19:00etan, txokolate jana, Allende parkean.
- 19:00etan, jubilatuen dantza erakustaldia, Jubilatuen Etxearen terrazan.
- 19:30ean, jubilatuen miss eta misterra, Jubilatuen Etxean.
- 19:30ean, helduentzako billar lehiaketa, Alai tabernan.
- 20:00etan, paella herri afaria, frontoian.
- 21:30ean, helduentzako dantzaldia frontoian, DJ Titoren eskutik.
- 22:00etan, Txanpontxo Rock XII. jaialdia. Matraka Band, Ever level eta Dravernue taldeek joko dute, 5. blokean.
Larunbata, 14:
- 11:00etan, Yoga ikastaroa hasiberrientzat (bakoitzak bere estera eraman behar du). Bidebieta parkean izango da (euria egingo balu, frontoian).
- 11:30ean, patata tortilla lehiaketa, Taurina elkartearen kanpoaldean.
- 12:00etan, erraldoiak eta buruhandiak Guardaplata bidetik, Taupada batukadarekin.
- 12:00etan, jubilatuentzako luntxa, Jubilatuen Etxean.
- 12:30ean, kantujira, 10. blokean.
- 14:00etan, herri bazkaria, 5. blokean (oilasko errea).
- 15:0etan, Ilargi abeslariaren emanaldia, 5. blokean.
- 16:30ean, kubatar gurpil dantza, 5. blokean.
- 17:00etan, mus txapelketa azkarra, Taurina elkartean.
- 17:00etan, Taupada batukada auzoko tabernetatik. 10. blokeko tabernetatik abiatuko da.
- 17:30ean, herri danborrada Jaixkipe txarangarekin, 6. bloketik abiatuta.
- 19:00etan, Tribiz, baserri galdue antzezlana, Kontadoresen. Lekua erreserbatu dateke, 943-48 34 76 telefonora deituta edo kontadores@donostia.eus helbide elektronikora idatzita.
- 20:00etan, meza San Jabier elizan.
- 20:00etan, mozorro festaren hasiera. Aurtengo gaia: Superheroiak.
- 22:00etan, mota guztietako dantza erakustaldia hainbat auzotako dantza taldeen eskutik, frontoian. Izen-ematea: thamessisbidebieta@hotmail.com.
- 22:00etan, DJ saioa, 5. blokean.
Igandea, 15:
- 10:00etatik eguerdira arte, tokiko produktuen azoka, 5. blokean.
- 10:00etan, puzgarriak Allende parkean.
- 11:00etan, euskal dantzak Herri Ametsa Ikastolaren eskutik, 5. blokean.
- 12:00etan, apar festa, Allende parkean.
- 12:00etan, toka eta bote txapelketa mixtoa, Erreka tabernan.
- 14:00etan, 80 urte betetzen dituztenentzako bazkaria, Jubilatuen Etxean.
- 14:30ean, Bidebieta elkartean antolatutako bazkaria. Haurrentzako menuak 7 euroko prezioa du, eta helduentzako menuak 20 eurokoa. 6. blokean izango da.
- 18:00etan, herri kirolak, 5. blokean (euria egingo balu, frontoian).
- 19:00etan, herri sardina jana, 5. blokean (euria egingo balu, frontoian).
- 21:00etan, 5. blokean, Txanpontxori agurra eta karaokea, bakoitzak etxetik eramandako afariarekin.
- 22:00etan, auzoa argituko dute Txanpontxo Allende parkean agurtzeko.
Astelehena, 16:
- Haurren eguna. Egun osoan atrakzio guztiak euro bateko prezioan.