Egian borobildu dute Gipuzkoako Klasikoa
Junior mailako txirrindularitza garrantzitsuek parte hartu dute asteburuan Gipuzkoako Klasikoan. Bi etapa izan ditu, eta Donostiako Egia auzoan bukatu zen atzo. Hain zuzen ere, Egian hasi eta bukatu zen bigarren etapa –Zumy saria gisa ezaguna dena–, 111,5 kilometro egin ondoren. Robbe Dhondt belgikarrak irabazi zuen, azken muinoan ihes egin eta helmugara bakarrik iritsita. Vlad Van Mechelen belgikarra izan zen bigarren eta Antonio Morgado portugaldarra hirugarren.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Herbeheretako Menno Huising ziklista eskuratu zuen klasikoa, larunbatean Debako lehen etapa irabazi eta atzo Egian laugarren sailkatuta. Morgadok bigarren bukatu zuen eta Van Mechelenek hirugarren.
Donostialdea Bizikletan taldeak Gipuzkoako Klasikoan parte hartu zuen herenegun eta atzo, eta Yago Agirrek lortu zuen emaitzarik onena Egiako etapan. 45. tokian sailkatu zen, eta bera izan zen lehen gipuzkoarra. Aldiz, Debako etapan Unax Urretabizkaia izan zen taldeko onena, 70. postuan sailkatuta.
Hona hemen Egiako etaparen bideo laburpena, Txirrindulariak.com atariaren eskutik: