Arriola pasealekua itxiko dute bidearen trazadura hobetzeko
Bihartik aurrera itxita egongo da Antiguako Arriola pasealekua, 74. zenbakitik aurrera. Bidearen trazadura eta pasealekuaren goiko aldeko ibilgailuak biratzeko plataforma hobetuko dituzte. Soilik bertan bizi diren 97 herritarrek euren ibilgailuekin erabili ahal izango dute bidea, eta baita ere larrialdietako ibilgailuek. Lanek bi hilabete irautea aurreikusten du udalak.
Obra pasealekuko hainbat puntutan egingo dute, eta Dbusen 35 Antigua–Aiete–Ospitaleak lineari eragingo dio. Beraz, lanek iraun bitartean linea horretako autobus geltokiak, pasealekutik igarotzean, zerbitzurik gabe geratuko dira, eta hurbilen dauden geltokiak Elhuyar eta Julianategi-Unibertsitatea izango dira.