Elikadura burujabetzaren "funtsezko galderak" landuko ditu Tasio Erkiziak Intxaurrondoko Artatxikin
Intxaurrondo Zaharrean dagoen Artatxiki Biogune Elkarteak antolatuta, liburu aurkezpen eta hitzaldia emango du Tasio Erkiziak. Bere liburu Jan ta jabe. Elikaduraren bidez, herria eraikitzen (Txalaparta, 2021) abiapuntu hartuta izango da hitzaldia eta “elikadura burujabetzaren funtsezko galderak” landuko dituzte bertan.
Elikatzearen “dimentsio sozial eta politiko ikaragarria” azpimarratzen du Erkiziak: “Esperientziatik eta konbentzimendutik idatzitako saiakeran, elikadura estrategikotzat” aurkeztuko du “nazio baten ekonomia, osasuna, kultura eta izaera uztartzen dituen esparrua delakoan”.
Egun nagusi diren nekazaritza intentsiboa eta agroindustria hizpide hartu eta, alternatiba gisara, zirkuitu laburraren, ekonomia zirkularraren eta saltoki kolaboratiboen alde egiten du Erkiziak.
Artatxiki janari denda ekologikoa izateaz gain, elkartea era bada. 2020ean sortu zen, Intxaurrondo Zaharrean, eta hainbat ekimen antolatu dituzte ordutik. Hitzaldia apirilaren 28an izango da, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan.



