Egian 36ko gerraren hasieran gertatu zena ezagutzeko paseo gidatu bat egingo dute maiatzaren 28an
Gordegiak antolatuta, 36ko gerraren hasieran Egian gertatu zena ezagutzeko aukera egongo da maiatzaren 28an. Josetxo Otegi historialariarekin paseo gidatu bat egingo dute auzoan zehar. 10:00etan Lauaizeta ikastetxean hasi, hilerriaren inguruko baserrietan hainbat geldialdi egin, eta hilerrian barrena Aldakonea aldera abiatuko dira. Ahizpa Behartsuen etxearen inguruan eta gaur egungo Cebanc ikastetxean geratu ondoren, Zuhaizti eta Mandasko Dukearen kalea zeharkatuko dituzte Kristinaenea parkean amaitzeko. Paseoak hiru orduko iraupena izango du, beraz, 13:00etan amaituko da.
Antolatzaileek adierazi dutenez, hizlariak euskaraz emango ditu azalpenak, eta, eguraldia oso kaskarra izanez gero, Ametzagaña kaleko Aitor Ikastolaren egoitzan hitzaldi modura burutuko dute egitasmoa.