Garbiketa saioak antolatu dituzte astebururako Urumean eta Urgullen
Bi garbiketa saio antolatu dituzte larunbaterako, hilaren 30erako, Donostian: bat Urgull mendian eta beste bat Urumea ibaian.
Lehenengoa ECO Limpieza Ciudadana taldeak antolatu du, Europe Direct plataformarekin eta Donostiako Jesuitekin elkarlanean, eta Zuloaga plazatik abiatuko dira, 10:00etan. Hiru ordu inguruko iraupena izango du.
Bigarrena, aldiz, udaleko Ingurumen sailak eta Arrauning elkarteak antolatu dute, eta 10:30ean abiatu da Loiolako Loiolatarra kaleko 9. zenbakitik. Izena eman behar da, ingurumena@donostia.eus helbide elektronikora idatzita.