Mugi sistemaren tarifak sozialagoak eta ekonomikoagoak izatearen alde agertu da udalbatza
EH Bilduk eta PSE-EEk erdibideko mozio bat aurkeztu dute Mugi txartelaren eta sistemaren ingurukoa. Zehazki, tarifak sozialagoak eta ekonomikoagoak izateko eskaera luzatzea Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza. Udalbatzak aho batez onartu du bi udal taldeen sei puntuko proposamena.
Udalak agintaritzari eskatu dio tarifen balizko jaitsieraren eta horrek izan ditzakeen ondorioen azterlana egitea adosteko, eta, hori ikusita, gutxienez, hurrengo bi ekitaldietan tarifen prezioei eutsiko zaiela bermatzeko, horrela ziurtatzeko garraio publikoaren erabiltzaileek ez dietela beren soldatekin aurre egingo energiaren eta erregaiaren prezio igoerak eragindako krisiari, ez eta Gipuzkoako gizarteak bizi duen inflazio handiari ere. Horrez gain, eskatu dio onar dezala Mugiko deskontuen sistema aldatzea, horren progresibotasunean eta gizarte justizian sakontzeko, eta laugarren tarte bat sar dezala, Mugi txartelaren erabiltzaileek doakotasun handiagoa izan dezaten txartela erabiltzen den tarte guztietan.
Beste hainbat eskaera ere egin dizkiote: Mugi sistemaren tarifa ereduaren misio soziala aztertzen jarrai dezatela, bereziki zaurgarriak diren gizarte kolektibo berriak sartzeko; Gipuzkoako garraio sistemako zerbitzu guztiak berreskuratzea, baita erabiltzaileak gutxitzeagatik edo beste edozein erabakirengatik murriztu direnak ere, eta Renferen aldirietako zerbitzuan gertatzen ari den egoera arintzen lagunduko duten neurriak aztertzea ere; garraio eskaintza zabaltzeko, erabiltzaile guztien eskariei erantzuteko behar beste; eta Errepideen Foru Sareko bidesari lotutako zatietan bildutakoaren zati bat itzul dezala, eta martxoaren 29ko 1/2011 Foru Arauaren Bigarren Xedapen Gehigarria aktiba dezala, haren zazpigarren tituluko garraioari buruzko Foru Dekretuaren bidez.