Danborrada berrien izen-ematea maiatzaren 3tik 31ra egin ahal izango da
2023. urtean danborrada berri bat atera nahi duten elkarte donostiarrek maiatzaren 3tik 31ra egin ahal izango dute izen-ematea. Donostia Kulturak jakinarazi duenez, Parte Zaharrean eta hiri erdian danborrada berriek ezingo dute izenik eman.
Interesa duten elkarteek donostiakofestak@donostia.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute, eta bertan izena emateko esteka emango zaie.