Maiatzaren Lehena da gaur, Langileen Nazioarteko Eguna, eta mobilizazio ugari egin dituzte sindikatuek eta beste gizarte eragile batzuek Donostian. Sindikatu abertzale bakoitza bere aldetik mobilizatu da, eta gauza bera egin du Kontseilu Sozialistak. Aldiz, CCOO eta UGT sindikatuak elkarrekin mobilizatu dira.
Marcelino Celigueta Donosti Berriko presidente izandako eta 36ko gerran fusilatutako Amarako herritarra omendu dute, baita frankismoak eraildako Amarako herritar guztiak ere.