Ertzaintzak GKSko bi kideri egindako erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute
Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) elkarretaratzea egin zuen larunbatean Bulebarrean, ostegun gauean Ertzaintzak GKSko bi kide eraso zituela salatzeko. Antolakunde komunistaren arabera, Maiatzaren Leheneko propaganda politikoa jartzen ari zirela, Ertzaintzaren sei patruila agertu ziren, bi gazteak inguratu zituzten eta borraz eta ostikoz kolpatu zituzten, baita mehatxuak egin ere. Ez dugu horrelako erasorik onartuko”, nabarmendu zuten GKSkoek.