Realak Txapeldunen Liga jokatuko du datorren denboraldian
Egun historiko bat da gaurkoa Realarentzat, nesken taldeak estreinakoz lortu baitu hurrengo denboraldian Txapeldunen Liga jokatzeko txartela, Rayo Vallecanori 4-0 irabazita. Denboraldia maldan gora hasi zuen Natalia Arroyoren taldeak, udan jokalari garrantzitsu askok alde egin zutelako. Aldiz, txuri-urdinek oso maila altua erakutsi dute denboraldi guztian zehar, ia liga hasi zenetik bigarren postuan baitaude, soilik Bartzelonaren atzetik.
Maila hori erakutsi dute gaurkoan ere, Zubietan, realzale ugariren aurrean, aise garaitu baitute dagoeneko bigarren mailara jaitsita dagoen Rayo Vallecano. Hain zuzen ere, hiru gol sartu ditu Amaiur Sarriegi aurrelariak, eta bestea Nerea Eizagirre kapitainak.
Horrela, Txapeldunen Ligarako txartela bere eskuan dauka dagoeneko Arroyoren taldeak, baina bigarren postua oraindik ez dauka guztiz ziurtatuta, izan ere, matematikoki, oraindik hirugarren postuan amaitu dezake liga. Bigarren postuari eusteko, gutxienez puntu bat lortu beharko du gelditzen diren bi partiden artean. Garrantzitsua da bigarren postuan amaitzea, hori lortuz gero, txuri-urdinek Txapeldunen Ligako kanporaketa bat gutxiago jokatuko luketelako.
?? ⒾⓏⓊⒼⒶⓇⓇⒾⒶⓀ ⓏⒶⓇⒺⓉⒺ ??
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) May 1, 2022
???? ?????, ??! ???#AurreraReala pic.twitter.com/tIjJq0KYza