Union Artesanaren danborrada bereziak Parte Zaharra girotu du
Union Artesana Donostiako elkarte historikoak 150 urte bete zituen 2020an, eta urtean zehar zenbait jarduera egitekoa zen, baina, pandemiaren ondorioz, gehienak bertan behera utzi behar izan zituen. Horregatik, bi urte beranduago bada ere, jarduera batzuk berreskuratu ditu orain, eta, hain zuzen ere, danborrada berezi bat antolatu zuen larunbat arratsaldean Parte Zaharrean.
200 bat lagunek desfilatu zuten Parte Zaharreko kaleetatik, eta elkarteko danborrada konpainiaz gain, kaldereroetako konpartsa, inauteri tradizionaletako lanpernak, Bebes de la Bulla taldea eta Aste Nagusia itxi ohi duen Agur Asteari danborrada egon ziren, baita Union Artesanarekin anaitutako elkarteetako ordezkariak eta Irungo erraldoien konpartsa ere.
Jarraian, danborrada bereziaren bideo bat: