Abian da Igeldoko jaietako argazki lehiaketa
Igeldoko Ttonttorro jai batzordea San Pedro jaiak prestatzen ari da, eta jaietako egitarauko azala aukeratzeko argazki lehiaketa abiatu dute. Lanak aurkezteko epea hilaren 15era arte egongo da zabalik, eta argazkiak, marrazkiak, collage-ak eta muntaketak aurkeztu daitezke, beti ere, Igeldorekin zerikusia dutenak.
Hainbat modutan aurkeztu daitezke lanak: ttonttorro@gmail.com helbide elektronikora bidalita, Itsas Arrue Kultur Etxera posta arruntez bidalita (Igeldoko plaza, 4, 20008), kultur etxeko buzoian utzita edo bulegoan bertan entregatuta. Lehiaketa irabazten duen lana egitarauko azalean argitaratuko dute, eta egileak 100 euroko saria irabaziko du. San Pedro jaiak ekainaren 23tik uztailaren 3ra izango dira.